Emankor Sareak ekaineko eta uztaileko programazioa aurkeztu du
BBK Kuna enpresek, administrazioak, unibertsitateek/ikerketa-zentroek eta herritarrek gizarte gisa ditugun erronkei irtenbideak bilatzeko lan egiten duten gunea da. Emankor Sarea, berriz, jarduera hauek antolatu dituen erakundeetako bat da. Honakoak dira jarduerak:
Ekainak 9 - 19h, doan - Aldaketarako perkusio afrikarra
Perkusio afrikarrak zeharkako gaiak txertatzea ahalbidetzen du modu sinple eta eraginkorrean. Ziur daude instrumentuak eta erritmo tradizionalek aldaketak sor ditzaketela euren ingurune hurbilean.
Ekainak 15 - 19h, doan - Dieta osasungarri eta jasangarriari buruzko hizketaldia Monica Melliden eskutik.
Euskadiko dietista erakundeko kidea da Mellid. Langeti honetan haur eta helduentzako elikadura osasungarriari buruzko pautak emango ditu, erakutsiz osasuntsu eta gozo kozinatu daitekeela denbora askorik behar izan gabe. Honela, pertsonen osasun egoera eta ongizate orokorra hobetzen dira.
Ekainak 30 -19h, doan - Mikroantzerkia: Me dejas darle el biberón?
Patxo Telleriak sortutako antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu. Protagonistan Jon Ander Ganboa eta Olatz Ganboa dira. Antzerki honetan aita eta alabak harreman toxiko bat dute: elkarri erresumina, karga emozional gehiegi... elkarren arteko liskarrak ekiditeko modu bakarra bata bestearengandik urruntzea da.
Uztailak 13 - 19h, doan - The Eko Labs talks: Eskulangintza eta etorkizuneko ohialgintzaren arteko bidegurutzea
The Eko Lab-ek 2020an jarri zuen proiektu hau moda eta oihalgintzaren atzean dagoena ezagutzeko helburuz. Lantegi honen bidez gizarteko eta ingurumeneko zenbait erronka larriri aurre egiteko pautak ematea da beraien nahia.

