Eman izena Zinebin!
Zinema proiektu bat duzu esku artean? Uztailaren 15era arte izango duzu zabalik lanak aurkezteko tartea!

Ospakizun urtea du aurten ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak; dagoeneko 60. edizioa egingo dute, eta hasi lehen lanak jasotzen. Zuk ere aurkeztu nahi baduzu, gogoratu uztailaren 15era arte izango dela zabalik lanak aurkezteko tartea, eta jaialdia berriz, azaroaren 9tik 16ra izango da.
Eta zer egin aurkezteko? Lanek 35 minutu baino laburragoak izan beharko dute, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitakoak. Izen-ematea, FestHome atariaren bidez egin behar da, lanarekin batera, proiektuaren eta haren arduradunaren informazio osagarria erantsiz. Zorte on!