Eman izena herri dantza lehiaketan!

Eman izena herri dantza lehiaketan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eman-izena-herri-dantza-lehiaketan/@@download/image/herri_dantzak_0_1395217825.jpg
2014/03/19
berria
Eman izena herri dantza lehiaketan!
Donostiako Bagera Euskara Elkartearen eta Udaleko Musika eta Dantza Eskolaren ekimenez, adin guztietako lagunei zuzendutako herri dantza lehiaketa egingo dute maiatzaren 17an, larunbata, eta bertan parte hartu nahi izanez gero, zabalik da izena emateko epea!


Donostiako Udaleko Txistulariek eta Hernaniko gaiteroek jarriko diote musika maiatzaren 17ko arratsaldeari. Gipuzkoako hiriburuko Konstituzio Plazan 18:30ean hasiko da erromeria, eta lehiaketako parte hartzaileek ez ezik, bertara hurbiltzen den edonork ere dantzan aritu ahal izango du. Musikariek programazioan zehaztutako piezak joko dituzte, bata bestearen ostean, eta tarteka, aurkezleek lehiaketako dantzak iragarriko dituzte; une horretan lehiakideek prest egon beharko dute, zenbakia soinean dutela, dantzan egin eta beren dohainak erakusteko.

Lehiakideak hiru kategoriatan banatuta egongo dira: A Mailan 12 urte bitartekoak, B Mailan 12-55 urte artekoak, eta C Mailan adin horretatik aurrerakoak. Lehenek arin-arina dantzatu beharko dute, fandangoa bigarrenek, eta jauzi dantza hirugarren kategoriakoek.

Epaileak plazan barrena ibiliko dira, eta dantzarien mugimendu naturalari, nortasunari, dotoretasunari eta umoreari erreparatuko diote irabazleak nortzuk diren ebazteko. Kategoria baikotzeko dantzari onenek sari politak eskuratuko dituzte, gainera!

Eman izena!
Zuk ere lehiaketan parte hartu nahi baduzu, erromeria egunera bitarte duzu horretarako aukera. Bagera Elkartearen atarian edota Donostiako Udaleko Musika eta Dantza Eskolako web atarian egin dezakezu, baita Bageraren, Musika Eskolaren eta Udaleko Txistularien egoitzetan ere. Animatu!!!