Emakumezkoen Munduko Surf Txapelketa heldu da Miarritzera

Emakumezkoen Munduko Surf Txapelketa heldu da Miarritzera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumezkoen-munduko-surf-txapelketa-heldu-da-miarritzera/@@download/image/2011787110roxy_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Emakumezkoen Munduko Surf Txapelketa heldu da Miarritzera
Nazioarteko surflari eta longboarder onenak Miarritzeko hondartzetan ariko dira uztailaren 11tik 17ra bitarte, Roxy Pro 2011 zirkuituak Lapurdin egingo duen eskalan.

Txapelketa bikoitza izango da Roxy Pro Miarritze 2011. Alde batetik, surfean Villa Beltza inguruko uretan lehiatuko dira emakumeak; longboarderrak, ordea, Cote des Basques hondartzan ariko dira. Biak ala biak, hilaren 11tik 17ra arte.

Gurera helduko diren izen handien artean dira Stephanie Gilmore australiarra, Jennifer Smith estatubatuarra, Kassia Meador estatubatuarra (bitan garaile Mundutko Longboard Txapelketan) eta aurten hiru garaipen lortu dituen Carissa Moore estatubatuarra. Euskal ordezkaritzarik ere izango da noski eta, besteak beste, Lee-Ann Curren miarriztarraren eta Pauline Ado hendaiarraren jardunarekin gozatzeko aukera izango dugu.



Surf hutsa baino gehiago

Baina olatuez eta ohola gaineko ariketez gain, Roxy Pro Miarritze 2011 honek askoz gehiago du eskaintzeko. Surfari loturiko artea eta musika uztartuko dituen doako jaialdi bat antolatuko dute, esaterako. Hala, hilaren 16an, txapelketa amaitu bezperan, Orange, Lilly Wood & The Prick eta The Sounds taldeek kontzertua emango dute hondartzan. Ondoren, gainera, DJek nahi adina luzatuko dute jaia.

Bestalde, eta arteari dagokionean, erakusketa bat baino gehiago izango da ikusgai. Batetik, surfa ardatz duten Kaliforniako artisten zenbait lan biltzen dituen New Wave aurkeztuko dute. Venus deritzon proiektuak ere izango du presentzia, hamarnaka artista mobilizatu baititu bularreko minmiziaren aurkako borrokan. Azkenik, Quicksilver Foundationek Albatross obra eramango du (hondartzetan jasotako plastikoz egina) eta karitatezko denda bat ere muntatuko du bertan.