Emakumezkoen eta gizonezkoen soldaten arteko aldea salatu du Emakundek

Gaurkoa, otsailaren 22a, Soldata Berdintasunaren Aldeko Eguna da, eta horren harira, gizonezkoek eta emakumezkoek oraindik jasaten dituzten bereizkeriak salatu ditu Emakundek, Emakumearen Euskal Institutuak. Besteak beste, emakumezkoek urtean 7.000 euro gutxiago kobratzen dituztela jakinarazi du.
Estatuko Estatistika Institutuak egindako ikerketa oinarri hartuta, gaur egun generoen artean dauden soldata ezberdintasunen auzia mahai gainean jarri nahi izan ditu Emakundek. Bildutako datuen arabera, emakumezkoek 7.139 euro gutxiago kobratzen dituzte urtean bataz beste.
Erakundeak aditzera eman duenez, askotan lan malguagoak bilatzen dituzte emakumeek, lana eta familia uztartu ahal izateko, eta horrek lan arloko bereizkeria areagotzen du. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko andrazko langileen %85ak lanaldi partziala du.
Halaber, familiako eta etxeko zaintza, hein handi batean, emakumeen esku uzten dela agerian utzi dute ikerketan jasotako emaitzek ; hori dela eta, lan merkatuan zailagoa dute gizonezkoen baldintzekin parekatzea.
Beraz, gizartea egoera honen inguruan hausnartzera bultzatu nahi du Emakundek. Izan ere, kontzientzia falta dagoela eta horrek diskriminazioa areagotzen duela argi dute erakundeko ordezkariek.