Emakumezkoak zelaira

25 emakumezko deitu dituzte Euskal Herriko futbol selekziorako. Eslovakiaren aurkako partida jokatuko dute hil honen 23an Donostiako Anoeta zelaian, eta 'Hamaika gara' lelopean, lehen aldiz bilduko dira zazpi herrialdeetako jokalariak. Aldarrikapen jaialdia egingo dute, kirolaz gain, Euskal Herriaren ofizialtasunaren, parekidetasunaren eta euskararen aldeko eguna izango baita. Kale animazioak eta musikak alaituko dute giroa.