Emakumezkoak nagusi Ruandako parlamentuan

Emakumezkoak nagusi Ruandako parlamentuan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumezkoak-nagusi-ruandako-parlamentuan/@@download/image/2008116804790p21kigali.jpg
2012/12/13
berria
Emakumezkoak nagusi Ruandako parlamentuan
Kigalin dago Ruandako parlamentua, eta 2008ko irailean egindako hauteskundeen ondoren, gaur egun, emakumeak nagusi dira bertan; legebiltzarkideen %56 dira, hain zuzen. Beraz, emakumeak gehiengoa diren munduko lehen parlamentua da Kigalikoa.

Baina hain pozgarria ez den beste marka bat ere irauli zuten Ruandako hauteskundeek: oposizioko kide bakar bat ere ez duen munduko parlamentu bakarra osatu dute. Milaka hildako eragin zituen genozidioaren ondoren, Ruandan demokraziarako bidea hartu zuten, baina oraindik bide luzea dute egiteke. Emakumeekin, hobetuko ahal dira gauzak!