Emakumezko hondartzako eskubaloi jokalariak jada ez dute bikinian lehiatu beharrik izango
Zergatik dago onartua gizonezko jokalariek galtzekin jokatzea, baina emakumezkoek derrigorrez bikiniarekin lehiatu behar izatea? Hau da urtetan askok egin diren galdera. Horrela iritsi zen Nazioarteko Eskubaloi Federaziora kexa emakumezko jokalarien aldetik, arrazoituz ez dela justua eta gainera sexista dela.
Uda honetan polemika areagotu egin zen. Norvegiako hondartzako emakumezkoen eskubaloi selekzioak uko egin zion Europako Txapelketa jokatzeari. Sexualizatuak sentitzen zirela azaldu zuten. Norvegiarrak shorts-etan jokatzera atera ziren eta horregatik isuna jarri zitzaien. Honek, sekulako sumindura sortu zuen beste jokalarien aldetik eta oro har, munduko emakumeen artean. Horrenbeste, ezen Pink abeslaria bera prest agertu zela taldearen zigorra ordaintzeko.
Protestek euren fruituak eman dituzte azkenik: pasa den astean Nazioarteko Eskubaloi Federazioak jantziaren araua aldatzea erabaki du. Bikiniaren derrigortasuna ezabatua geratu da eta galtzengatik ordezkatua: "Emakumezko taldeen uniformea mahukarik gabeko kamiseta estua eta gorputzera doitutako galtzak izango dira. Osagarriak onartuko dira", irakur liteke orain arautegian.
Orain arte, emakumezko jokalariek gorputzera doitutako bikinia eraman beharra zuten. Gainera bikiniaren beheko aldeko zabalerak gehienez 10 zentimetroko izan behar zuen. Bestelakoa da gizonezkoen arautegia: galtza motzak eraman behar ditu eta gainera bi modeloren artean aukeratu dezake, beti ere oso zabalak ez badira eta luzeak izan litezke, belaunezurretik 10 zentimetro gora gelditzen den bitartean.

