Emakumezko futbolari batek eltze-sorta jaso du jokalari onena izateagatik

Emakumezko futbolari batek eltze-sorta jaso du jokalari onena izateagatik Paraguaiko Dahiana Bogarin jokalaria partiduko onena izendatu zuten eta taldearen babesle den markako eltze-sorta oparitu zioten sari gisa. Gertaera honek zalaparta sortu du sare sozialetan eta matxismotzat hartu dute erabiltzaile askok. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumezko-futbolari-batek-eltze-sorta-jaso-du-jokalari-onena-izateagatik/@@download/image/dahiana.png
2021/07/28

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Paraguaiko Dahiana Bogarin jokalaria partiduko onena izendatu zuten eta taldearen babesle den markako eltze-sorta oparitu zioten sari gisa. Gertaera honek zalaparta sortu du sare sozialetan eta matxismotzat hartu dute erabiltzaile askok.
Emakumezko futbolari batek eltze-sorta jaso du jokalari onena izateagatik

Paraguaiko emakumezko ligako partida jokatu zuten uztailaren 20an Olimpia eta Guaraní taldeek, eta lehenak irabazi zuen 3-1. Olinpiaren garaipena itzalpean geratu da, ordea, sari banaketaren ondotik sortutako zalaparta dela medio. Partiduen ostean ohikoa izaten da nabarmendu diren jokalariek sari edo aitortzaren bat izatea, baina Dahiana Bogarin jokalariak jasotakoa matxismotzat jo dute askok.

Partiduko jokalari onena izendatu zuten Bogarin, baina plaka edo oroigarriaren ordez, eltze-sorta eman zioten. Paraguaiko emakumezkoen liga babesten duen enpresaren markako eltze-sortaz betetako kaxa eskuetan zuela atera zioten argazkia eta kritikak sortu ditu Interneten. Futbol munduko matxismoaren adibide argitzat hartu dute sare sozialetako ehundaka erabiltzailek. Hauek izan dira iruzkinetako batzuk: "Gizonezkoa izan balitz, eltze-sorta oparituko al zioten?"; "Ez du axola babesleak izatea. Etxeko lanak egitea emakumeen kontua izatearen imajinarioa baztertu egin behar da"; "Babesletzak ez du inporta. Oso gustu txarrekoa da sari hau". Erabiltzaile batzuen ustez opariak ez du garrantzirik, ordea, babeslearen produktua izanik. 

Bogarinek umorez hartu du polemika, antza, eta eltze-sorta jada beste norbaiten eskuetan dagoela adierazi du: "Ama oso pozik dago opariarekin". 

Bogarin paraguaitarra Israelgo Maccabi Kishronot Hadera taldean aritzen da futbolean eta duela aste batzuk iritsi zen Olinpiara, taldea sendotze alderaHogei urte besterik ez dituen arren, bi Munduko Futbol Txapelketetan jokatu du eta baita Emakumezkoen Munduko Kopan ere.