Emakumeentzako ospitalea

Emakumeentzako ospitalea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeentzako-ospitalea/@@download/image/bobo_1396511424.jpg
2014/04/07
albiste-laburra
Bobo hirian, Burkina Fason, ablazioa jasan duten emakumeentzako munduko lehen ospitalea eraiki zuten, baina ez dute oraindik ireki. Orain hamar urte arte, neskato guztiei ezkondu aurretik erauzten zieten klitoria, baina nazioarteko erakundeek bidalitako sendagileek heriotza askoren eta erditze uneko zailtasunen atzean ablazioa zegoela azaldu zietenean, praktika bertan behera uztea erabaki zuten herrialdeko Fasoko zonalde gehienetan. Ospitalea gobernuaren ekimenez eraiki badute ere, erlijio arrazoiak tarteko, itxita jarraitzen du oraindik, eta bertara hurbiltzen diren emakumeek atzerritik etorritako mediku boluntarioen laguntza jasotzen dute.