Emakumeen kontrako indarkeria kalean salatzeko eguna da gaur

Euskal Herrian hainbat mobilizazio egingo dituzte. Hona hemen horietako batzuk:
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak abiatuko dira arratsaldean. Bilbon, Arriaga plazatik; Gasteizen, Andre Mari zuriaren plazatik; Donostian, Bulebarretik (19:30ean hirurak) eta Iruñean Gaztelu plazatik (20: 00etan).
Beste hainbat udalerritan ere gaitzetsiko dituzte emakumeen kontrako tratu txarrak: Errenteria-Oreretan, Irunen, Zarautzen, Azpeitian, Azkoitian, Zumaian, Gernikan, Zornotzan, Algortan, Durangon, Leioan, Lizarran, Altsasun
Bilgune Feministak erakundeen "itxurakeria" eta "neurri eskasak" salatu eta autodefentsa feminista aldarrikatu du.
1999ko abenduan erabaki zuen NATO Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Tratu Txarren Aurkako eguna izendatzea, baina emakume elkarteek bihurtua zuten ordurako egun hori aldarrikapen egun. 1960ko azaroaren 25ean Mirabal ahizpak ekintzaile politikoak hil zituzten Dominikar Errepublikan Rafael Trujillo herrialdeko buruak hala aginduta, eta horregatik hasi ziren egun horretan gaitzesten emakumeenganako bortizkeria.