Emakumeen kontrako bortizkeriaren beste aldera bat, Delhin

Delhin eta Indiako beste hainbat estatutan, bada guretzat arrotza izan daitekeen emakumeen kontrako bortizkeriaren aldaera bat: alaba edukitzekotan diren gero eta emakume gehiagok abortatzen dute, gizarte presioa dela eta. Adituen arabera, hainbat familiek ez dute alabarik nahi, besteak beste, pentsatzen dutelako etorkizuneko diru sarrerak semeek soilik ziurtatuko dituztela, eta, gainera, ezkontza tradizionaletan emakumearen familiak opari potoloa egin behar izaten diolako gizonaren sendiari. Gobernua neurriak hartzeko prest ei da, baina gizartea osoa egoeraren larritasunaz jabetu ezean, alferrik izango da.