Emakumeen ikusgarritasunaren eta berdintasunaren aldeko borroka aldarrikatuko du Emakumeak Biltzarrak

Emakumeen ikusgarritasunaren eta berdintasunaren aldeko borroka aldarrikatuko du Emakumeak Biltzarrak Segolene Royal, Fawzia Koofi, Ane Legarreta, Ana Pelaez, Sindy Takanashi, Nerea Ibarzabal, Cecilia Castaño, Rosa María Calaf eta Izarok hartuko dute parte, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeen-ikusgarritasunaren-eta-berdintasunaren-aldeko-borroka-aldarrikatuko-du-emakumeak-biltzarrak/@@download/image/485200771_202301091241436329156_25124.jpeg
2023/01/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Segolene Royal, Fawzia Koofi, Ane Legarreta, Ana Pelaez, Sindy Takanashi, Nerea Ibarzabal, Cecilia Castaño, Rosa María Calaf eta Izarok hartuko dute parte, besteak beste.
Emakumeen ikusgarritasunaren eta berdintasunaren aldeko borroka aldarrikatuko du Emakumeak Biltzarrak

Emakumeak Kongresua urtarrilaren 17tik 20ra izango da Bilboko Euskalduna jauregian, eta topaketa honetan agenda feministari, ekonomia feministari edo askatasun afektibo-sexualari buruzko gogoeta egingo dute. Antolatzaileek zehaztu duenez, gizarte osoari irekitako hitzordua izango da, baita gizonei ere, baina "protagonismoa emakumeena izango dela" nabarmendu dute, leku askotako emakumeekin izandako eztabaida eta hausnarketak izango baitira.

Kongresuan parte hartuko dutenen artean izango dira Frantziako ministro ohia eta Piotu-Charenteseko Eskualde Kontseiluko egungo presidentea dena, Segolene Royal; Fawzia Koofi, Afganistango politikaria eta ekintzailea; Ana Pelaez, Emakumearen aurkako Bazterkeria Ezabatzeko Nazio Batuen Batzordeko buruordea; Cecilia Castaño, Politika Zientzietako doktorea eta Ekonomia Aplikatuko katedraduna; Ana de Miguel, Filosofia Moraleko irakaslea. Euskaldunei dagokienez, berriz, honako hauek izango dira: Ane Legarreta, orkestra-zuzendaria; Elena Arzak, sukaldaria; Izaro Andres abeslaria; eta Nerea Ibartzabal eta Onintza Enbeita bertsolariak.

Bizkaiko emakumeak ardatz dituen argazki-erakusketa gune bat ere izango da bertan, eta baita adingabeak zaintzeko gunea eta liburu-denda ere.

Programari eta agendari buruzko informazio guztia webgune honetan kontsulta da daiteke: www.emakumeak.eus. Izen-ematea ere bertan egin behar da.