Emakumeen euskarazko poemen bidez zahartzaroaz hausnartuko dute Hi(zki)bridoak egitasmoan

Emakumeen euskarazko poemen bidez zahartzaroaz hausnartuko dute Hi(zki)bridoak egitasmoan Poesia eta pianoa uztartuko dituzte emanaldian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeen-euskarazko-poemen-bidez-zahartzaroaz-hausnartuko-dute-hi-zki-bridoak-egitasmoan/@@download/image/131f572a-f2f4-479f-8c20-c27071d16d4e.jpeg
2023/10/24
Poesia eta pianoa uztartuko dituzte emanaldian.
Emakumeen euskarazko poemen bidez zahartzaroaz hausnartuko dute Hi(zki)bridoak egitasmoan

Ostegunean, hilak 26, izango da Hi(zki)bridoak egitasmoaren bigarren jarduera, Bilboko Euskararen etxean. Elkarrizketa bat pianoarekin: Zahartzaroa emakumeen euskarazko poesian emanaldia eskainiko dute Ainhoa Urien Telletxek eta Nerea Iglesias Lilik.

Ekintza hau "zahartzaroa izendatu, balidatu eta hausnartzeko aitzakia" dela adierazi dute antolatzailek, baita baita jolas egiteko ere,  "olgeta ez delako umezaroko kontua bakarrik". Euskal emakume idazleek sortutako hamaika poemen bidez hurreratuko dira zahartzarora, eta pianoa izango dute bidelagun. "Elkarrizketan jarri ditugu poemok eta teklatu baten aireak. Atmosfera horrek ahalbidetuko digu, parte hartzaileoi zein publikoari, poesiak zahartzaroari eman dizkion erantzun batzuk bilatzen, galdera berriak sortzen eta gorputzetik sortutako pentsamendu propioak eraikitzen", azaldu dute.

Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta doan izango da.