Emakumeen biluzkera auzian

Londres, zero azpiko tenperatura. Red Sparrow filmeko aktoreak promo argazkia egiteko atera dira hoteleko terrazara. Talde argazkian, lau gizon, emakume bat; gizonak, normal jantzita, beren bota eta berokiekin. Emakumea, Jennifer Lawrence aktorea, Versace soineko beltz eder batekin. Argazkiak polemika sortu du, aktore taldetik bera delako gorputza erakustea erabaki duen bakarra. Aktoreak bere burua defendatu du, bere hautua izan zela esanez eta kanpoan soilik 5 minutu egon zirela aldarrikatuz. Ziur aktoreak berak erabaki zuela horrela ateratzea argazkian, baina, zergatik egin zuen hautu hori?
Hau da Lawrencek, haserre, sare sozialetan idatzi duena: “Wow, ez dakit nola hartu 'Jennifer Lawrence hotza pasatzen soinekoan' titularra. Irrigarria izateaz gain, larriki iraindua sentitzen naiz. Versace soinekoa ederra zen. Uste duzue beroki eta bufanda baten atzean ezkutaturik utziko nuela? Kanpoan bost minutu egon nintzen bakarrik. Elurrarekin ere, hala aterako nintzateke, moda gustatzen zaitelako eta nire erabakia izan zelako. Hau sexista da, barregarria, ez da feminismoa. Horren erreakzio esajeratuak janzten dudanaren edo ez dudanaren inguruan ez digute aurrera egiten uzten. Lasaitu. Janzten dudan guztia nire hautua da eta hotza pasa nahi badut ere, nik erabaki dudalako da".
Adierazpen horien aurrean gelditzen zaigun duda honakoa da; emakume batek hautu hori egiten duenean, benetan al da nahi duelako? Zergatik bere gizonezko lankideek ez dute hautu hori egiteko beharrik? Duda horiek argitzeko, gure blogari Ane Fernandezek gaiaren inguruan idatzitako post-a berreskuratu dugu. Eta zuek, zer diozue?
ANE FERNANDEZ: ARROPA KONTUAK