Ninja: emakumeekin jokatu nahi ez duen gamerra

Ninja: emakumeekin jokatu nahi ez duen gamerra 16 milioi jarraitzailetik gora ditu Youtuben. 10 milioi Twitch-en eta 3 milioi inguru Twiterren. Tyler "Ninja" Blevins, egun interneten dagoen influencer ezagunenetarikoa da. Baina azken egunotan, beste kontu batengatik egin da ezagun: bideo-jokoetara jokatzen duten emakumeei diskriminazioa sustatzen ari da? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeekin-jokatu-nahi-ez-duen-gamerra/@@download/image/ninja-fortnite.jpg
2018/08/21
16 milioi jarraitzailetik gora ditu Youtuben. 10 milioi Twitch-en eta 3 milioi inguru Twiterren. Tyler "Ninja" Blevins, egun interneten dagoen influencer ezagunenetarikoa da. Baina azken egunotan, beste kontu batengatik egin da ezagun: bideo-jokoetara jokatzen duten emakumeei diskriminazioa sustatzen ari da?
Ninja: emakumeekin jokatu nahi ez duen gamerra

Ninja-ren azken egunotako adierazpenek hautsak harrotu dituzte sareetan: "ez ditut emakumeekin zuzeneko gehiago egingo, neskek nirekin izan ditzaketen keinu maitekorrek, ligatzen ari naizenaren asmo gaiztoko zurrumurruak piztu ditzakete. Horrek, nire emaztearekin dudan erlazioa, pikutara bidaltzeko arriskua sor lezake".

Hitz horiek jaurti eta minutu gutxitara, bideo-jokoetara jokatzen duten emakumeei diskriminazioa sustatzen ari dela salatu dute.

Hemen Drake rap-kantariarekin batera, Fortnite bideo-joko famatuan jokatzen ikus dezakezu -5000 dolar ordaindu zizkion joko horretan partida bat irabazten laguntzeagatik-.


Orain hilabete batzuk -jarraitzaile kopuru erdia zuen- Ninjak 500.000 dolar/hilabetero irabazten zituen, aipaturiko joko horren zuzenekoak egiteagatik. Orain askoz ere ospetsuagoa izateaz gain, jarraitzaile kopurua hirukoiztu eta publizitate kanpaina desberdinetan parte hartzen duela kontuan izanik, ziur zifra hori nabarmen handitu dela.  


Adierazpen horiengatik barkamena eskatu beharko luke ala bat zatoz esan duenarekin?