Emakumeek zuzendutako hamaika film luze emango dituzte Bilboko 'Zinemakumeak gara!' erakustaldian

Emakumeek zuzendutako hamaika film luze emango dituzte Bilboko 'Zinemakumeak gara!' erakustaldian Urriaren 21etik 26ra izango da, eta Gracia Querejetak jasoko du Simone de Beauvoir saria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeek-zuzendutako-hamar-film-luze-emango-dituzte-bilboko-zinemakumeak-gara-erakustaldian/@@download/image/kartela.jpeg
2024/10/03
Urriaren 21etik 26ra izango da, eta Gracia Querejetak jasoko du Simone de Beauvoir saria.
Emakumeek zuzendutako hamaika film luze emango dituzte Bilboko 'Zinemakumeak gara!' erakustaldian

Zinemakumeak gara! zinema erakusketaren 29. edizioa urriaren 21etik 26ra izango da Bilbon. Bizkaiko hiriburuko hainbat espazio hartuko ditu: BBK aretoa, BilbaoArte, BBK Kuna, "La Bolsa" eraikina eta Golem Alhondiga zinemak. Film labur eta luzeen proiekzioak, tailerrak, mahai-inguruak, zuzendariekin topaketak eta hitzaldiak izango dira egitarauaren barruan. 

Jaialdi ezagunetan parte hartutako hamaika film luze proiektatuko dituzte, tartean Mati Diopen Dahomey, Payal Kapadiaren All we imagine as light, eta Maite Alberdiren La memoria infinita

Bestetik, zazpi film labur emango dituzte, euskarazko azpitituluekin, eta Argentinako zinemaren historian funtsezkoak diren hiru lanen bertsio berrituak izango dira: Camila (María Luisa Bemberg, 1984), Yo, la peor de todos (María Luisa Bemberg, 1990) eta Un muro de silencio (Lita Stantic, 1993).

Urriaren 21eko inaugurazio ekitaldian Simone de Beauvoir 2024 saria emango zaio Gracia Querejeta zuzendari eta gidoilariari. Talentu berria aitortzeko Bihargi EITB Saria banatuko dute aurten, eta Nerea Alberdi konpositore eta moldatzaile bilbotarrarentzat izango da.