Emakumeek kirolean duten parte-hartzea sustatzeko Emaki foroaren saioak

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako foroa da Emaki, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bultzatzen duten kirol-politikak sustatzeko. Emakumeek kirolean duten parte hartzea sustatzea da asmoa, emakumeak bertako protagonista izan eta egungo erronken inguruan hausnartzeko, zein Bizkaiko kirol sisteman emakumeen presentzia indartzeko eta areagotzeko neurriak eta ekintzak planteatzeko.
Hilean behin prestakuntza saio bat egiten ari dira azaroaz geroztik, eta hurrengoa urtarrilaren 20an izango da. Emakumeen kirola ikusarazteaz arituko dira solasean eta honen inguruko hainbat puntu jorratuko dituzte: Zer eragin dute komunikabideek emakumeen kirola ikusarazteko?; Zein sustapen eta komunikazio-estrategia ari dira garatzen emakumeen kirolari presentzia handiagoa emateko?; Zer garrantzi du erreferenteak izateak, egiten dutena ikusarazteak eta haien kirol-lorpenak ezagutzeak?.
Otsailean 'Emakumezkoen parte-hartzea kirol prestakuntza aratuan' izango dute gaitzat, martxoan 'Emakumezkoen kirola profesionalizatzea', eta apirilaren 25ean 'Emakumeen presentzia kirol kudeaketan'.
Saio guztiak Bilboko Kirol Etxean egingo dituzte eta ordu eta erdiko iraupena izango dute, 18:00etatik 19:30era. Aurrez eman behar izaten da izena Emaki Foroaren webgunean.