Emakumeek jaietan merezitako tokia izan dezaten

Emakumeek jaietan merezitako tokia izan dezaten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeek-jaietan-merezitako-tokia-izan-dezaten/@@download/image/2010693482emakumeokplaza.jpg
2012/12/13
berria
Emakumeek jaietan merezitako tokia izan dezaten
Emakumeok Plazara ekimena hemen da, eta hiru helburu nagusi ditu: jaien antolakuntzan emakumeen parte hartzea bultzatzea, festetan ere gehiago parte hartzea eta jaien aitzikiapean izaten diren haien kontrako erasoekin bukatzea. 

Webgunea sortu dute, jai batzordeek musikan edota antzerkian ari diren emakumeen zerrenda esku-eskura izan dezaten. Donostiako Doka Kafe Antzokian aurkeztuko dute Emakumeok Plazara proiektua ekainaren 10ean, osteguna, 19:30ean. Arrasateko Ainbat taldeak eta Sorkunek abestuko dute aurkezpen ekitaldian.