Emakumeek herriaren alde egindako lana ikusaraztea helburu duen Mariasun Landa idazlan lehiaketa abian da Errenterian

Emakumeek herriaren alde egindako lana ikusaraztea helburu duen Mariasun Landa idazlan lehiaketa abian da Errenterian 3.000 eta 6.000 karaktere arteko jatorrizko lanak aurkez daitezke urtarrilaren 31ra arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeek-herriaren-alde-egindako-lana-ikusaraztea-helburu-duen-mariasun-landa-idazlan-lehiaketa-abian-da-errenterian/@@download/image/mariasun albiste.jpg
2021/12/29

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

3.000 eta 6.000 karaktere arteko jatorrizko lanak aurkez daitezke urtarrilaren 31ra arte.
Emakumeek herriaren alde egindako lana ikusaraztea helburu duen Mariasun Landa idazlan lehiaketa abian da Errenterian

XII. Mariasun Landa lehiaketa jarri dute martxan, emakumeek gizarteko arlo desberdinetan Errenteriari egindako ekarpenaren berri ematen duten idazlanak saritzeko asmoz. Sari horien bidez, emakumeen ekarpena ikusarazi nahi du Udalak, eta horrela, herri-kronika osatu.

Bertan parte hartzeko nahitaezkoa da 18 urte edo gehiago izatea, eta jatorrizko lanak eta argitaratu gabeak aurkeztea. Partaide bakoitzak gehienez ere bi lan aurkeztu ahal izango ditu, 3.000 eta 6.000 karaktere bitartekoak. 

Bi sari banatuko dituzte: Emakumezkoen begirada, emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanik onena, eta Emakumezkoei begirada, gainerako lan guztien artean onena. 450 euroko saria izango da bientzat. Gainera, idazlan irabazleak  Oarso aldizkarian argitaratuko dira.

Sariak erabakitzeko epaimahaia honako hauek osatuko dute: epaimahaiburu izango den Errenteriako Udaleko Berdintasuneko zinegotzia, Errenteriako Udaleko Berdintasuneko teknikaria, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluko kide bat, talde feministetako edo emakume elkarteetako kide bat edo bi, eta Oarso Bidasoako Hitzako kazetari bat. Sari-banaketa ekitaldia 2022ko martxoaren 8an edo data horren ospakizunen baitan antolatuko dute, baina data hori baino lehen, ebazpena udalaren webgunean argitaratuko dute. Argitaratze egunean bertan, Udalak abisua igorriko die, posta elektronikoz, parte-hartzaile guztiei.

Lanak urtarrilaren 31ra arte aurkez daitezke, Errenteriako ZU! Zure Udala zerbitzuan. Oinarriak hemen kontsulta daitezke.