Emakumeek hartu dute Musikari elkarteko zuzendaritza

Emakumeek hartu dute Musikari elkarteko zuzendaritza Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernandez, Lide Hernando, Miren Narbaiza eta Olatz Salvador musikariek gidatuko dute elkartea hemendik aurrera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeek-hartu-dute-musikari-elkarteko-zuzendaritza/@@download/image/efe20201029112738pd2993.jpg
2020/10/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernandez, Lide Hernando, Miren Narbaiza eta Olatz Salvador musikariek gidatuko dute elkartea hemendik aurrera.
Emakumeek hartu dute Musikari elkarteko zuzendaritza

Zuzendaritza berria aurkeztu du Musikari elkarteak, eta oraingoan, zazpi emakume musikari izango dira elkartea gidatuko dutenak:  Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernandez, Lide Hernando, Miren Narbaiza eta Olatz Salvador. Aukeraketa ez da halabeharrekoa izan; otsailean Gernika-Lumon egindako emakume musikarien topaketan hitz egin zen kontuaz, eta elkartea emakume musikarien beharrei erantzuteko bidea izan zitekeela erabaki zuten. Esan eta egin; zuzendaritza aldaketa suertatzean aurkeztu dira, kargua hartuz.

Ez dira garai honenak musikarientzat; pandemiak gogor jo du musika eta kulturgintzaren sektorea, eta beraz, inoiz baino erronka handiagoa dute muturren aurrean. Horregatik, garrantzitsua da elkarteak egin dezakeen ekarpena; musikariek egun bizi dituzten zailtasunei aurre egiteko ezinbestekoa dute elkartzea eta elkarrekin mugitzea. 

Musikarin 300 kide baino gehiago daude, eta egun Artistaren Estatutua sortzeko lanean dabiltza. Horrekin batera, musikarien jarduna babestea, egoera ekonomikoa hobetzea eta musikak eta kulturak duen balioa aitortzea bilatuko dute.