Emakumeek gizonezkoek baino lo ordu gehiago behar dituzte
Duke-eko Medikuntza Unibertsitateak egin duen ikerketa baten arabera emakumeek gizonezkoek baina lo ordu gehiago behar dituzte. Ikerketaren arabera emakumeek lo gabeziagatiko osasun arazo gehiago pairatzen dituzte. Arazo hauek aldakorrak dira emakume bakoitzaren organismoaren arabera, baina ohikoenak nekea eta ondoez psikologikoa dira.
Baina, zergatik behar dituzte emakumeek lo ordu gehiago? Faktore neurologiko ezberdinek baldintzatzen dute erantzun hau. Gizonezkoek baino higadura gehiago esperimentatzen dute euren konexio neuronalengatik, multitasking madarikatua! Horregatik, konexio hauek berrezartzeko, lo ordu gehiago behar dituzte. Batez bestekoaren arabera, emakumeek gizonezkoek baino 20 minutu gehiago behar dituzte.
Dena dela, kasu batzuetan, emakumeen atseden arazoek ez dute iraupenarekin zerikusirik. Ikerketaren arabera, emakumeek denbora gehiago behar dute lo hartzeko eta horrexegatik atsedena kalitate kaskarragoa da. Zentzu honetan, lotuta dagoen beste faktorea hilekoa da. Hilekoaren aurreko sindromeak ere atsedenean eragin lezake nekea eta mina direla eta.