Emakumeei buruzko "Gea" dokumentala estreinatuko dute bihar

Goierriko zazpi emakumeren testigantzak jasotzen dituen dokumentala da 'Gea', eta eguneroko bizitzan gizartearekiko dituzte loturak eta harremanak islatu nahi ditu. Bihar otsailak 29 estreinatuko dute Ordizian, Barrena Jauregian, 19:00etan.
Emakundek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, andrazkoek gizarte patriarkalean bizitzeagatik dituzten erronkak erakusten ditu Geak. Heziketari buruz, ohiturez, hedabideetan duten irudikapenaz, lan munduan duten presentziaz, amatasunaz, edota beldurrez, besteak beste, hitz egiten dute belaunaldi ezberdinetako zazpi protagonistek, arazo berdinei aurre egin behar izaten diete eta.
Maitena Salinas Beiztegik zuzendutako lanak ez du kasualitatez hautatu dokumental formatua; izan ere, telebistarako, dokumental foroetarako eta interneterako balio duen euskarria da. Horregatik, jendarte zabalago batera iristeko asmoa du.
Izena: "Gea"
Bi arrazoigatik hautatu dute:
1. Goierriko inguruan gara esan nahi duelako
2. Gaia mitologia grekoan ama lurra izendatzeko erabiltzen delako
Lanaren muina: Gizartean indarrean dirauten eredu sozial eta kulturalak ez dira aldatu, nahiz eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuneranzko urratsak ematen ditugula sinetsita gauden.
Laguntzaileak: Beasaingo Asmube, Ordiziako Kimetz eta Itsasondoko Sorgiñemak elkarteak.
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania

Bestelako datuak