#EmakumeakTxioHerrian kanpaina abian da atzotik

#EmakumeakTxioHerrian kanpaina abian da atzotik Hiru emakumeren txioak bertxiokatzea da helburua, egunero, abenduaren 6tik 12ra. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeaktxioherrian-kanpaina-abian-da-atzotik/@@download/image/senyorak_content.jpeg
2021/12/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hiru emakumeren txioak bertxiokatzea da helburua, egunero, abenduaren 6tik 12ra.
#EmakumeakTxioHerrian kanpaina abian da atzotik

Goizalde Landabaso eta Leire Narbaizak oraintsu 20 urte Euskeraz Interneten jarduanldia egin zuten eta bertan bota zuten proposamena: Emakumezkoen Twitterreko ikusgarritasuna eta errelebantzia areagotzeko sortu da #EmakumeakTxioherrian kanpaina. Honela, aste osoan zehar, abenduaren 12ra arte, egunero hiru emakumeren txioak bertxiokatzera gonbidatu gaituzte.   


 

Emakumezkoei zein gizonezkoei zuzendauta dago erronka. Hori bai, txioak bertxiokatu beharra dago, ez aipuak. Horretarako zenbait gomendio ere zabaldu dituzte:

  • Traola sortu da kanpainarako (#EmakumeakTxioherrian) baina traola hori erabili txioak idazteko eta kanpainarekin bat egiteko; ez emakumeen txioak aipatu eta birtxiokatzeko. 
  • Bihotza sakatu beharrean, egin bertxio gehiago. Ez konformatu gogoko-dut esanda, eman ikusgarritasun gehiago.
  • Jarraitu emakume gehiagori.
  • Gizonezkoei zuzenduta bereziki: Irakurri emakumezkoen txioak! oso gauza interesgarriak esaten dituzte.