Emakumeak matxinatuta

Duela 220 urte, 1784an, zurrumurrua zabaldu zen Hazparne aldean: Frantziako errege Luis XVI.ak Lapurdin "gabele" izeneko zerga ezarri nahi omen zuen. Inguruetako 2.000 emakume matxinatu egin ziren.
Gatza erostearen truke frantziarrek Erdi Arotik ordaindu behar zuten zerga; horixe zen "gabele"-a. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako biztanleek ez zuten zerga hura ordaindu beharrik; salbuetsita zeuden. Hala ere, 1784ko urriaren 3an, Lapurdin ere zerga ezarriko zutela zabaldu zen Hazparnen, eta dirua jasotzeko Neville, erregearen diruzainetako bat, bertaratuko zela zioten.
Soldaduen aitzinean
Zurrumurruak alarma piztu zuen lapurtarren artean. Ez baitzuten zerga ordaindu nahi. Gauzak horrela, emakume talde handi bat Hazparnen elkartu zen zergaren kontra protesta egiteko.
Hurrengo egunetan ere jendetzak protesta egin zuen eta, urriaren 6an, Nevillek, erregearen ordezkari Caupennek eta bere ofizialek Hazparnera jo zuten matxinada menderatzeko. 2.000 emakume inguru kanposantu ondoan elkartu ziren, makilak eta lan tresnak eskuetan zituztela, eta bertaraino gerturatu ziren ofizialak. Nevillek emakumeekin hitz egiteko ahalegina egin zuen, baina haien garraxiek eta eliz-kanpaien doinuek ahotsa estali zuten. Emakumeak erasotzear izan ziren, baina azkenik, herriko apaiz Haramboure-ren bitartekaritzari esker, erregearen soldatuek atzera egin zuten.
Elizako dorrea eraisteko agindua
Frantziako erregeak ez zuen zerga indarrean jarri, baina neurriak hartu zituen matxinoen aurka: atxiloketak, matxinadarekin bat egindako herrien kontrako neurriak Horrek, baina, protestari segida ematea ekarri zuen. Auzia bukatzen ez zenez, Cauppenek tropa gehiago bidali zituen Hazparne aldera. Dena den, berriro ere apaizari esker, ejerzitoak ez zuen eraso egin. Nevillek, ordea, ezin zuen ahaztu kanpai hotsek bere hitzak estali zituztenekoa, eta horregatik, zigor bezala, Hazparneko elizako kanpaiak kentzea eta dorrea behera botatzea agindu zuen. Zuberoako, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko biztanleek zergen gaineko eskubideak 1789an galdu zituzten, Frantziako Iraultzarekin batera.