Emakumeak irabazle Gure Artea sarietan

Emakumeak irabazle Gure Artea sarietan Gema Intxaustik, Erlea Manerosek eta Bulegoa z/b taldeko arduradunek Gure Artea sariak jaso dituzte Bilboko Arte Ederren museoan; zorionak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeak-irabazle-gure-artea-sarietan/@@download/image/20180625160511_gure-artea_foto610x342.jpg
2018/10/31
berria
Gema Intxaustik, Erlea Manerosek eta Bulegoa z/b taldeko arduradunek Gure Artea sariak jaso dituzte Bilboko Arte Ederren museoan; zorionak!
Emakumeak irabazle Gure Artea sarietan

Aurten emakume artistak saritu dituzte Eusko Jaurlaritzak banatzen dituen Gure Artea 2018 sarietan. Ekainean iragarri zituzten saridunak, eta atzo egin zuten sari banaketa Bilboko Arte Ederren museoan. Hala, Gema Intxaustik, Erlea Manerosek eta Bulegoa z/b taldeko Beatriz Caviak, Isabel de Naveránek, Miren Jaiok eta Leire Vergarak 18.000 euroko sari bana jaso dute.

Ibilbide Artistikoa saritzen duen modalitatean, Gema Intxausti izan da aurtengo irabazlea, epaimahaiaren arabera, joera igarokorretatik aldendua, pintura, eskultura eta zineaz baliatu delako bizitza duinaren, inkomunikazioaren, nortasunaren, oinazearen eta plazeraren inguruan hausnartzeko.

Sorkuntza Lana Aitortzeko Sariari dagokionez, Erlea Maneros izan da aurtengo saritua, eta azkenik, Bulegoa z/b taldea izan da Arte Plastiko eta Ikusizkoen arloan agenteek egindako Lana Aitortzeko sariaren irabazlea.