Emakumeak, hirigintzari so

Generoa eta parte hartzea hirigintzan titulupeko jardunaldiak egingo dituzte Donostiako Arkitektura Eskolan abenduaren 15ean eta 16an, Etxegorri taldeak antolatuta. Talde hori 2003-2004 ikasturtean sortu zen eta arkitektura gizartea eraldatzeko tresnatzat jotzen du.
Etxegorrik dioenez, "azken hamarkadetako hirigintza planek sujeto jakin bat izan dute: 25-40 urte bitarteko gizonezkoa; gizartearen gehiengoa hirigintza planetatik kanpo gelditu da". Hori horrela, elkarteko kideek gogora ekarri dute azken urteetan eredu horren aurka egin dutenak asko izan dira, batez ere emakumeak. Parte hartzetik eta generoaren ikuspuntutik beste hiri eredu bat aldarrikatzen dute, eta horri buruz izango dira Donostiako jardunaldiak. Etxegorri, Plazandreok, Bilgune Feminista edota Hiria Kolektiboko kideek hitz egingo dute.
Hitzaldiez eta mahai inguruez haratago, kafe tertuliak, antzezlanak eta filmak ere izango dira