Emakumea zinema-industrian omenduko du Zinemaldiak

Emakumea zinema-industrian omenduko du Zinemaldiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumea-zinemaindustrian-omenduko-du-zinemaldiak/@@download/image/boletin_232_1408520050.jpg
2014/08/20
berria
Dorothy Arzner (1897-1979) Hollywoodeko urrezko aroan zuzendari bezala ibilbide profesionala egin zuen emakume bakarra izan zen. Hori dela eta, gaur egun emakumea zinema-industrian sartzearen aitzindaritzat jotzen da.



Dorothy Arzner estilo eta nortasun propioa zuen zinemagiletzat jo zelako lortu zuen Hollywoodeko estudioetako onarpen eta hobespena.

Kalifornian jaio zen, San Frantziskon baina Los Angelesen hazi zen. 30 urte zituenean zuzendu zuen bere lehen filma Fashions for Women izenekoa. Soinurik gabe egin zuen film bakarra izan zen, izan ere, hurrengo urtean Manhattan Cocktail (1928) izena zuen pelikularekin soinuzko pelikula bat zuzendu zuen lehenengo emakumea izan zen.

Ameriketako Estatu Batuetako Zuzendarien Sindikatuan izena eman zuen lehenengo emakumea izan zen, eta hainbat hamarkadatan emakumezko kide bakarra izan zen. 60ko hamarkadan, ahanzturan erortzen ari zen Aznerren ibilbidea goraipatu zuten eta hainbat omenaldi egin zizkioten, oraingoan 62. Zinemaldiak eskainiko diona bezala.

Dorothy Arznerrek beste 15 pelikula gehiago zuzendu zituen 30eko hamarka eta 40koaren hasiera bitartean. Horrek Hollywoodeko izar askorekin lan egiteko parada eman zion, eta nola ez, bera bezala pertsonaia femeninoetan arreta berezia jartzeagatik zinearen historian nabarmendu diren aktoresekin, besteak beste, Clara Bow, Katharine Hepburn, Fredric March, Rosalind Russell, Claudette Colbert, Maureen O'Hara eta Joan Crawfordekin.