Emakumea eta zinemagilea zara? Noka Mentoring programa interesatuko zaizu!

Emakumea eta zinemagilea zara? Noka Mentoring programa interesatuko zaizu! Euskal emakume zinemagileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa da Noka Mentoring. Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik eta hautatutako proiektuek 4.000 euroko diru laguntza jasoko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumea-eta-zinemagilea-zara-noka-mentoring-programa-interesatuko-zaizu/@@download/image/noka_mentoring2021_1.jpg
2021/01/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Euskal emakume zinemagileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa da Noka Mentoring. Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik eta hautatutako proiektuek 4.000 euroko diru laguntza jasoko dute.
Emakumea eta zinemagilea zara? Noka Mentoring programa interesatuko zaizu!

Hego Euskal Herriko emakume zinemagile hasiberrien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzera asmoz, Noka Mentoring programaren hirugarren edizioa aurkeztu dute. Programaren helburua Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzea da.

Hirugarren edizio honetan, Tabakalerak bere gain hartu du proiektuaren antolaketa, eta zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko garapen-programetan zein Donostiako Zinemaldiarekin (SSIFF), Euskadiko Filmategiarekin eta Elias Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera parte hartzen duen sare instituzional eta profesionalean integratu du.

Noka Mentoring-ek denbora, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala eskaintzen die parte hartzen duten zuzendariei euren filmen lehen fasean; zuzendaritzari buruzko dosier bat egiteko eta parte-hartzaileek zinemagintzaren arloko beste laguntza batzuk eskuratu ahal izan ditzaten, bai Eusko Jaurlaritzarenak, ICAAkoak (Kultura Ministerioaren Zinema eta Ikus-entzunezkoen Institutua), eta baita nazioarteko zinema-industriako foro profesionalenak ere.

Elena Lopez Riera, Mar Coll eta Celia Rico tutoreek egingo dute mentoring prozesu osoa.
Mentoringak bi ardatz izango ditu: batetik, film bat sortzeko prozesura sormenez hurbiltzea, eta, bestetik, proiektu horiek zinemaren merkatuan eta industrian txertatzeko eta trebatzeko beharrezkoak diren moduluak.

Hautatutako hiru zuzendariak Noka Mentoringak eskainitako programan parte hartzeko eta proiektuak ahalik eta baldintza onenetan garatzeko, horietako bakoitzak 4.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du.

Proiektuak jasotzeko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik. Martxoaren 12an berriz, programan parte hartzeko hautatu diren hiru proiektuak ezagutzera emango dira. Hautaketa batzordea honako hauek osatuko dute: Maialen Beloki Donostiako Zinemaldiaren (SSIFF) ordezkari gisa, Carlos Muguiro EQZEko zuzendaria eta Lur Olaizola Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloko koordinatzailea, zentroaren ordezkari gisa.

Proiektuak prest egon beharko dira Tabakalerak, Donostiako Zinemaldiak (SSIFF) eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) eskaintzen duten Ikusmira Berriak proiektu zinematografikoak garatzeko egoitza artistikoen deialdira aurkezteko. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egongo da zabalik Ikusmira Berriak programaren deialdia, eta Noka Mentoring programa honen helburuetako bat da hiru proiektuak deialdi honetara baldintza onenetan aurkeztu ahal izateko prestatzea.

Interesa dutenek Tabakalerako webgunean aurkituko dute informazio guztia, (tabakalera.eus), eta noka@tabakalera.eu helbidera bidali beharko dute beharrezko materiala.