Emakume zinemagileen filmak proiektatuko dituzte Gasteizko Artiumen

Emakume zinemagileen filmak proiektatuko dituzte Gasteizko Artiumen Maru Soloresen 'Aztarnak' ikusi ahal izango da gaur. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-zinemagileen-filmak-proiektatuko-dituzte-gazteizko-artiumen/@@download/image/aztarnak.png
2022/12/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Maru Soloresen 'Aztarnak' ikusi ahal izango da gaur.
Emakume zinemagileen filmak proiektatuko dituzte Gasteizko Artiumen

Gasteizko Artium Museoak emakumezko zinema zuzendarien inguruko saioak egingo ditu datozen egunotan, hainbat zikloren barruan. Gaur, 19:00etan, Maru Solores zuzendariak iaz kaleratutako Aztarnak filma emango dute, eta ondoren solasaldia egingo dute egilearekin berarekin.

Igandean, abenduaren 4an, Feministaldia Kultura Feministaren Jaialdiarekin elkarlanean, bi film proiektatuko dira: Maider Oleagaren Irrits eta Lide Mikele Billelabeitia Uriarteren Erein. Jarraian, solasaldia izango da eurekin eta Lur Olaizola eta Mirari Echavarria zinemagileekin.

Abenduaren 8an, berriz, Yolanda Mazkiaranen Anderea ikusi ahal izango da. Zuzendariak egingo du proiekzioaren sarrera eta filmaren ondorengo solasaldian hartuko du parte.