Emakume zinemagileei film luzeak garatzen laguntzeko 'Gela bat norberarena' egoitza artistikoaren deialdia egin dute

Emakume zinemagileei film luzeak garatzen laguntzeko 'Gela bat norberarena' egoitza artistikoaren deialdia egin dute Hautatutako parte-hartzaileek egonaldirako gela bat, dirulaguntza eta mentoretza jasoko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-zinemagileei-film-luzeak-garatzen-laguntzeko-gela-bat-norberarena-egoitza-artistikoaren-deialdia-egin-dute/@@download/image/lacasallena_1.jpg
2024/07/15
Hautatutako parte-hartzaileek egonaldirako gela bat, dirulaguntza eta mentoretza jasoko dute.
Emakume zinemagileei film luzeak garatzen laguntzeko 'Gela bat norberarena' egoitza artistikoaren deialdia egin dute

Etxe Beteak Gela bat norberarena egoitza artistikoaren deialdia ireki du, Virginia Woolfen omenez. Egoitza artistikoaren helburua bi emakume zinemagileri beren film luzeak garatzen laguntzea da.

Egoitza bat proiektua euskaraz garatu nahi duen emakume zinemagile batentzat izango da eta bestea proiektua beste edozein hizkuntzatan (gaztelania, katalana, galiziera, aranera, valentziera, ingelesa, etab.) egin nahi duen emakume zinemagile batentzat.

Hautatutako parte-hartzaile bakoitzak gela bat izango du Bilboko eraikin batean eta 5.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. Bi egoiliarrek beren mentorea nor izango den proposatuko dute eta Etxe Betea taldeak aukeratuko du proiektu bakoitzerako emakume mentorerik egokiena. Gainera, egoitza artistikoan bidelaguntza feminista izango dute parte-hartzaileek; zaintzak gogoan izanik, zineman lan egiteko formula feministak bilatuko dituzte.

Mentoretzak 2024ko urritik eta 2025ko ekainera bitartean gauzatuko dira. Egoiliarra eta mentorea hilean behin bilduko dira online edo aurrez aurre. Era berean, hiru asteko aurrez aurreko elkarretaratzeak ere proposatzen dituzte.

Proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 23an amaituko da, 13:00etan, eta formularioa bete beharko da. Egoitza artistikoaren datak urritik ekainera izango dira.

Deialdiaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.