Emakume zientzialariek beren lana gutxiesten dute

Emakume zientzialariek beren lana gutxiesten dute Yaleko Unibertsitatean egindako ikerketa batek ondorioztatu du emakumeek ez dutela beren lanaren promozio positiboa egiten gizonek adina. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-zientzialariek-beren-lana-gutxiesten-dute/@@download/image/woman-scientist.jpg
2020/01/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Yaleko Unibertsitatean egindako ikerketa batek ondorioztatu du emakumeek ez dutela beren lanaren promozio positiboa egiten gizonek adina.
Emakume zientzialariek beren lana gutxiesten dute

Zientzian nabarmena da genero arrakala oraindik; emakume zientzialariek gutxiago irabazten dute, diru laguntza eta promozio gutxiago lortzen dituzte eta postu altu gutxiago dituzte. Guzti honen zergatia ikertzeko, Yaleko Unibertsitatean ikerketa lan mardula egin dute, eta horretarako, genero ezberdintasunak aztertu dituzte azken 15 urteetan argitaratutako 6,2 ikerketa artikuluak erabiliz.

Hala, ikerketak datu argigarriak eskaini ditu; dirudienez, emakumeek idatzitako ikerketa artikuluetan beren lana deskribatzeko hitz positibo gutxiago aurkitu dituzte gizonezkoek egindako lanetan baino. Zehazki, emakumeek egindako ikerketetan lanari eskainitako hitz positiboak %21 gutxiago dira gizonek egindakoekin alderatuta. Ikerlariek ondorio hau artera zuten: emakume zientzialariek ez ditute gizonek bezainbeste laudatzen beren aurkikuntza zientifikoak.

Baina, garrantzitsua ote da bakoitzak bere lana gorestea? Antza denez, autopromozioak eragin nabarmenak izan ditzake, zientziaren munduan bederen. Ikerketaren arabera, artikuluetan azaldutakoa hitz positiboekin lagundutzen zutenek %13 zita gehiago jaso zituzten. Aldiz, beren lana positiboki promozionatu ez zuten egileek ez zuten horrenbesteko oihartzunik lortu. 

Adinak ere eragina omen du; hala, emakume zientzialariek esperientzia irabazi heinean, geroz eta sarriago laudatzen dute beren lana.