Emakume zein gizonezkoentzat baliagarriak diren traje espazialak aurkeztu ditu NASAk

Emakume zein gizonezkoentzat baliagarriak diren traje espazialak aurkeztu ditu NASAk Smartphone berri baten aurkezpena bailitzan, zuzenean igorri zuen NASAk twitter bidez astronauten traje berrien aurkezpena. Helburua hauekin berriz ere gizakiak Ilargia zapaltzea eta Martera joatea da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-zein-gizonezkoentzat-baliagarriak-diren-traje-espazialak-aurkeztu-ditu-nasak/@@download/image/1366_2000.jpeg
2019/10/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Smartphone berri baten aurkezpena bailitzan, zuzenean igorri zuen NASAk twitter bidez astronauten traje berrien aurkezpena. Helburua hauekin berriz ere gizakiak Ilargia zapaltzea eta Martera joatea da.
Emakume zein gizonezkoentzat baliagarriak diren traje espazialak aurkeztu ditu NASAk

Artemis deitutako misioan lehengo aldiz espero da emakume batek ilargia zapaltzea. Ekitaldian zehar bi generoentzat baliagarriak diren trajeak erakutsi ziren. Bata kolore laranjakoak, eta bestea gorri, zuri eta urdin kolorekoa, estatubatuarren bandera bezala, eta Ilargian eta Marten ibiltzeko aproposa dena. Espero da 2024rako Ilargira bueltatzea traje hauek soinean.

Haatik, NASAk azpimarratu zuen trajeak oraindik garapen prozesuan daudela eta aurrekontu berri baten zain daudela. Baina berrikuntzarik esanguratsuena azaldu nahi izan zen aurkezpenean: traje hauek gizonek zein emakumezkoek erabiltzeko diseinatuak izan dira, edozein gorputz motatako astronautentzat. Ideia hau emakumezkoekin Ilargira egin nahi zen misioaren erreferentzia argia izan da. Orduan ezeztatu egin behar izan baitzen misioa, egungo trajeak handiegiak zirelako emakume astronautentzat. Akats hori konpondurik, oraingo honetan berdintasuna ere espazio zabalera bidean dela dirudi.