Emakume "soberakinak"

Emakume "soberakinak" Bi katalanek zuzendu dute 'Singled [Out]' dokumentala; bertan, Istambul, Melbourne, Shanghai eta Bartzelonako emakume ezkongabeen erretratua osatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-soberakinak/@@download/image/620720057_1280x720.jpg
2017/08/22
albiste-laburra
Bi katalanek zuzendu dute 'Singled [Out]' dokumentala; bertan, Istambul, Melbourne, Shanghai eta Bartzelonako emakume ezkongabeen erretratua osatu dute.
Emakume "soberakinak"

"Haurten ezkontzen ez banaiz, amak etxetik botako nau". Yang, Shangain bizi den abokatu arrakastatsua, 30 urteko ezkongabea da. Independientea eta arrakastatsua izan arren, shegnu bat bezala ikusten du gizarteak, ezkontzeko asmorik ez duen emakume "soberakin" bat. Txinan, geroz eta maizago errepikatzen dira antzeko istorioak, eta ez bakarrik bertan, mundu osoan baizik. Geroz eta gehiago dira bikotekiderik gabe aurrera egiten duten emakume gazteak, eta guzti horien erretratua bildu dute Ariadna Relea eta Mariona Guiu zuzendari katalanek Singled [Out] dokumentalean. Kickstarter plataformaren bidez finantziatu dute dokumentala, eta 20.000 euro lortzeko helburua bete bezain laster argitaratuko dute proiektua.

Dokumentalean bildutako istorioen artean daude Shu, Shangaiko enpresaria, Melek Istambuleko zientzialaria, Jules, umorean lanean hasi den Melbourneko sukaldaria eta Manu, zitekin nazkatu eta intseminazio artifiziala egitea erabaki duen Bartzelonako irakaslea. Guztiak dira emakume langileak (heterosexualak) 30 eta 40 urte bitartekoak eta ezkongabeak. Hemen, heuren istorioaren lagin txiki bat: