Emakume musikariak inoiz baino elkartuago konfinamenduan

Emakume musikariak inoiz baino elkartuago konfinamenduan Lide Hernandok sare sozialen bidez emakume musikariak elkartu eta ikusgarritasuna emateko asmoz #EmakumeKatea traolarekin egitasmo interesgarria jarri du martxan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-musikariak-inoiz-baino-elkartuago-konfinamenduan/@@download/image/https---hypebeast.com-image-2019-03-women-in-the-music-industry-interview-00.jpg
2020/04/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Lide Hernandok sare sozialen bidez emakume musikariak elkartu eta ikusgarritasuna emateko asmoz #EmakumeKatea traolarekin egitasmo interesgarria jarri du martxan.
Emakume musikariak inoiz baino elkartuago konfinamenduan

Konfinamenduak zerbait ona badu, hori denbora librea da, eta ekimen hau egitea bururatu zaigu: emakumeak partaide dituzten talde/artisten bertsio kate bat egitea. Horrela azaldu du Liher taldeko Lide Hernandok sare sozialetan. 

Honi hasiera emateko Hernandok aukeratutako taldea Koban izan da eta euren Klimax gaiztoa abestiaren bertsioa egin du eta sarean eskegi. Hauek katea segitu beharra zuten, beraiek beste talde baten bertsioa eginez. Horrela, lekukoa hartuz, Koban taldekoek gogo onez jarraitu dute hitz ederrak eskeiniz egitasmoari:  Liher taldeak hain ederki hasitakoa jarraitzera goaz! Katea ez hausteko Olatz Salvadorren Korapilatzen abestiaren bertsioa burutu dute Salvadorri erronka polita aurrean utziz.

Salvadorrek, berehala eman dio erantzuna Instagram bidez erronkari Mor More taldearen Istanteak bertsioa eginez: Plazera da maite ditugun pertsonek sortutako maite ditugun kantak berreskuratzea. Ez dadila haria eten. Mor More-koek dute orain erronka… jarrai dezala kateak! 

Emakumeok oholtzara etxean ere bai!