Emakume kubatarrei buruzko erakusketa ikusgai Hondarribian

Joan zen asteazkenean maiatzak 2 zabaldu zuten, eta hilaren 14ra bitarte izango da ikusgai Zuloaga etxean. 'Emakume kubatarrak, Iraultza bat beste baten baitan' izena du, eta Kubarekiko adiskidetasun eta lankidetzarako elkarteak antolatu du.
1959an amaitu zen Kubako Iraultza, eta geroztik emakume kubatarrek sozialismoaren eraikuntzan berdintasunez parte hartzeko eskaera egin dute behin eta berriro. Hurrengo urtean, 1960an, Emakume Kubatarren Federazioa sortu zuten, arlo guztietan emakumeen berdintasuna bermatzeko politikak eta programak sortzeko helburuarekin.
Kubako emakumeen inguruko datuak oso esanguratsuak dira; hain zuzen, bizateleen ia erdia emakumeak dira, eta legebiltzarreko kideen %43. Horien artean %65 unibertsitatean graduatu dira, gainera. Bestetik, langileen %46 dira emakumezkoak, eta lan tekniko eta profesionalak egiten dituztenen %66 ere badira. Ez hori bakarrik: ikertzaile zientifikoen %48 osatzen dute, eta lankidetza misio internazionaletara doazen %52 dira.
Guzti hau dela eta, emakumeek gizartean dagokien lekua eskuratu nahi dute, eta beren eskubide eta askatasunen alde ari dira lanean. Bi lorpen nabarmen egin dituzte: pertsona orok irakaskuntza maila guztietara iristeko ahalmena du, berau doakoa delarik; eta osasun zerbitzuak doakoak dira, emakumeentzako berariazko programak dituztenak. Horietan haien sexu eta ugalketa eskubideak errespetatzen dira.
Beraz, argi dago Kubako iraultzaren lorpen handienetako bat emakumeek herrialdeko bizitza ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalean izandako parte hartzea izan da, nahiz eta oraindik estereotipo eta egitura patriarkatuei aurre egin behar izaten dieten.