Emakume Iranen: kontrastea

Emakume Iranen: kontrastea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-iranen-kontrastea/@@download/image/101iran11_1457441150.jpg
2009/11/06
elkarrizketa
Testu eta argazkiak: Jokine Iranbarri
Emakume irandarrez ari garela, kolore beltza, buruko zapia edo chador-a datozkigu gogora. Baina han ere kolore-sorta anitza da; gaur, inoiz baino gehiago, kontrastez josiriko herrialdea baita Iran.

Emakume bakoitzak bere bidezidorrak bilatu ditu arau hertsiei ihes egiteko eta nork bere nortasuna ezagutzera emateko. Beltzez jantzitako andre erlijiosoak Amy Winehousen itxurako neska gazte modernoekin gurutzatzen dira Teheranen; mendi aldeko emakume kurdoak; eta Qasqhai edo Sashavan nomadak. Ordenagailu eramangarriak eta lentejuelak oihal nahiz moral ilunenekin nahasten dira iranen.