Emakume gutxi Sillicon Valley

San Jose da Sillicon Valley izenaz ezagutzen den munduko enpresa teknologiko ezagunenak biltzen dituen inguruneko hiri nagusia. San Frantzisko hegoaldean dago, Kalifornian, eta genero aniztasunaren alde lanean diharduen Anita Borg Institutuak agerian utzi nahi izan du oso gutxi direla bertako enpresetan lan egiten duten andrazkoak. Arrazoiak bilatu asmoz, AEBetan informatikarekin loturiko ikasketak egiten dituzten gazteen datuak bildu dituzte, eta ikusi dute bost ikasletik bakarra dela andrazkoa. Gainera, konpetitibitatea oinarri duen enpresa sistemak ere eragiten duela deritzote.