Emakume beltzen aniztasuna islatzen duen Barbie panpinen bilduma

Emakume beltzen aniztasuna islatzen duen Barbie panpinen bilduma Jostailuek berebiziko garrantzia dute umeen garapen eta ikasketan eta, hori dela eta, aniztasuna eta inklusibitatearen aldeko apustua egitea erabaki dute zenbait enpresek. Mattel konpainia, esaterako, kolore, gorpuzkera, tamaina zein lanbide anitzetako Barbie-ak diseinatzen aritu da azken urteotan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-beltzen-aniztasuna-islatzen-duen-barbie-panpinen-bilduma/@@download/image/barbie albiste.png
2021/08/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Jostailuek berebiziko garrantzia dute umeen garapen eta ikasketan eta, hori dela eta, aniztasuna eta inklusibitatearen aldeko apustua egitea erabaki dute zenbait enpresek. Mattel konpainia, esaterako, kolore, gorpuzkera, tamaina zein lanbide anitzetako Barbie-ak diseinatzen aritu da azken urteotan.
Emakume beltzen aniztasuna islatzen duen Barbie panpinen bilduma

Barbie panpinen azken bilduma Shiona Turini estilista eta sormen-aholkulari bermudarrarekin elkarlanean diseinatu dute. "Barbie-rekin itsututa hazi nintzen eta lehen moda ikonoetako bat izan zen niretzat, baina gogoan dut nire antza zuen panpinen baten bila aritzen nintzela apaletan eta esku-hutsik itzultzen nintzela etxera. 1980an aurkeztu zuten lehen Barbie beltza eta soineko gorri distiratsua eta orrazkera afroa zuen", adierazi du Turinik.

Jatorrizko Barbie beltzari omen eginez eta hura berrinterpretatuz osatu du bilduma. Hainbat panpina gehitu ditu, gainera, afrikar ondorengoen kultur aniztasuna islatu nahian. 

Tuniren Barbie-k azal, ile-kolore eta orrazkera ezberdinak dituzte; besteak beste, ile kizkurra, txirikordaduna, lisoa, zein afroa dute panpinek. Janzkerari dagokionez, berriz, jantzi gorriz osatutako bilduma ere sortu du, jatorrizko Barbie beltzaren soineko gorriak emandako inspirazioarekin.