Emakume batek lehen aldiz arbitratuko du Super Bowl-a

Emakume batek lehen aldiz arbitratuko du Super Bowl-a Sarah Thomas izango da partiduaren epailea otsailaren 7an, Floridan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-batek-lehen-aldiz-arbitratuko-du-super-bowl-a/@@download/image/Green-Bay-Packers-v-Dallas-Cowboys-690db7e47bf99c2dd9d67bac825b3759.jpg
2021/01/21
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Sarah Thomas izango da partiduaren epailea otsailaren 7an, Floridan.
Emakume batek lehen aldiz arbitratuko du Super Bowl-a

Super Bowl-a AEBetako eta nazioarteko kirol lehiaketa garrantzitsu eta mediatikoena da; horregatik, otsailaren 7an Tampan (Florida) ospatuko den txapelketa historikoa izango da duda izpirik gabe, lehen aldiz, emakume batek arbitratuko duelako partidua. Sarah Thomas izango da jokoaren epailea.

47 urteko arbitroak bizitza osoa darama ofizioan, eta 2015ean NFLko behin betiko arbitro postua eskuratu zuen, halakorik lortzen zuen lehen emakumean bilakatuz. 2019an play-off-etan arbitratu duen lehen emakumea izan zen ere. Orain, beste kristalezko sabai bat apurtuko du, Downs-en epaileetako batean bilakatuz.

Zorionez, ez da Super Bowl-etan historia egingo duen emakume bakarra; aurreko edizioan, Katie Sowers txapelketan parte hartutako lehen emakumean bilakatu zen, eserlekuetatik izan bazen ere; Sowers San Francisco 49ers-eko entrenatzailea da.