Emakume batek irain homofoboak oihukatu zizkion Sam Smith artistari New Yorketik paseatzen ari zela

Emakume batek irain homofoboak oihukatu zizkion Sam Smith artistari New Yorketik paseatzen ari zela Emakumeak "pedofiloa" eta "perbertitua" bezalako irainak oihukatu zizkion, beste batzuen artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-batek-irain-homofoboak-oihukatu-zizkion-sam-smith-artistari-new-yorketik-paseatzen-ari-zela/@@download/image/0_GettyImages-1426778201.jpg
2023/02/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Emakumeak "pedofiloa" eta "perbertitua" bezalako irainak oihukatu zizkion, beste batzuen artean.
Emakume batek irain homofoboak oihukatu zizkion Sam Smith artistari New Yorketik paseatzen ari zela

Batzuk esango dute gaur egun aldarriak soberan daudela, berdintasuna eskuratu dela. Alabaina, oraindik urrun gaude. LGTBIQ+ kolektiboko pertsona bakar batek, kolektibokoa izate hutsagatik, kaletik erasoak pairatzen dituen bitartean, ez da berdintasunik eskuratuko. Horrelako jazarpena jasan duen azkena Sam Smith abeslaria izan da. 

Hainbat Grammy sari eta Oscar baten irabazlea denak 2019an aitortu zuen genero aldakorrekoa zela eta "emakume bezain gizon" sentitzen zela. Horregatik, berari buruz hitz egiterakoan izenorde neutroak erabiltzeko eskatu zuen. Ordutik, bere musika eta estilismoak eboluzionatu egin dute, gorputz askotarikoen aldeko aktibista ere bai baita. 

Bere azken singlearen, -Unholy-, bideoklipak hautsak harrotu ditu zoritxarrez, eta horren harira, orain dela aste batzuk New Yorketik paseatzen ari zela emakume batek iraindu egin zuen, eta tristeki, ondoren beste pertsona batzuk ere irainetara batzen dira. Bideoa biral bilakatu da. 

30 urteko artista britainiarrak "pedofiloa" edo "perbertitua" bezalako irainak jaso zituen, baita "deabruduna", "sasikume gaixoa" eta "infernuan erreko zara" ere. Momentu batean "utzi umeak bakean" ere oihukatzen du emakumeak. 

Sam Smith-ek momentua grabatzen du, bertatik alde egiten duen bitartean, ez baitziren irainak isiltzen. Artistak berak ez du jazoerari buruzko inolako irudirik argitaratu, baina beste beste pertsonek grabatutako bideoak biral bilakatu dira sare sozialetan. 

Hain da horrela, askok emakumeak egiten duenagatik lotsa sentitu dutela eta artistari euren babesa erakutsi diotela. Beste batzuk, bere abesti edo bideoklip berrietarako grabazio horiek erabiltzeko iradoki diote.