"Emakume batek 'bai' esaten ez badu, gainerako guztia 'ez' da"

"Emakume batek 'bai' esaten ez badu, gainerako guztia 'ez' da" Sexu erasoekin lotutako delituak epaitzeko irizpideak aldatuko dituzte; nahikoa ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-batek-bai-esaten-ez-badu-gainerako-guztia-ez-da/@@download/image/59ee2e0f3cac4.jpg
2018/07/11
berria
Sexu erasoekin lotutako delituak epaitzeko irizpideak aldatuko dituzte; nahikoa ote?
"Emakume batek 'bai' esaten ez badu, gainerako guztia 'ez' da"

Nagore Laffage edota La Manadaren kasuek justiziaren oinarriak astindu dituzte; horiek dira oihartzun handiena izan duten kasuak, baina inola ere ez bakarrak. Emakumeen elkarteek, mugimendu feministek eta orokorrean gizarteak aspalditik eskatzen du aldaketa bat sexu erasoak epaitzeko legedian, eta azkenik, aldaketa batzuk egingo ditu  Espainiako Gobernuak.

Zigor Kodea eta Prozedura Kriminalaren Legea moldatuko dituzte; hala, Suediako Parlamentuko moldaketaren antzekoa izango omen da. Hain zuzen, Suedian bortxaketa dira emakumeen onarpenik ez duen edozein sexu harreman. Aurrerantzean, Espainian ere hala izango da; Carmen Calvo presidenteordeak berak adierazi duenez, "emakume batek 'bai' esaten ez badu, gainerako guztia 'ez' da", eta beraz, bortxaketa bezala onartu beharko dute. Nahikoa iruditzen zaizu?