Emagalduen Martxa eraso sexisten justifikazioa salatzeko

Emagalduen Martxa eraso sexisten justifikazioa salatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emagalduen-martxa-eraso-sexisten-justifikazioa-salatzeko/@@download/image/2011924788Buenos_Aires.jpg
2012/12/13
berria
Buenos Airesen milaka emakumek protesta egin dute takoi altuak, minigonak eta arropa estuak jantzita, eta ezpainak gorriz margotuta. Emagalduen Martxa deritzon protesta mundu guztian zehar hedatzen ari da sare sozialen bidez. Urtarrilean Torontoko polizia buru batek egindako adierazpen burugabeek jarri zuten martxan mugimendua: "Emakumeek emagalduen gisara janzteari utzi beharko liokete eraso sexualak ekiditeko". Kanadan sorturiko erantzunari Paris, Melbourne, Washington, Tegucigalpa, Mexiko D.F., Londres, New Delhi edo Buenos Aires hiriek eman diote jarraipena. Erasoak justifikatzeari uzteko eskatu dute ozen.