Elurrezko panpin erraldoia

Elurrezko panpin erraldoia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elurrezko-panpin-erraldoia/@@download/image/25p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Elurrezko panpin erraldoia
Ziur asko, datozen asteetan, Euskal Herriko hainbat herritako errolda hazi egingo da… elurrezko panpinei esker. “Arte” honen jarraitzaileek, ordea, nekez gaindituko dute AEBtako Maine estatuan egindako panpina. Argazkikoa elurrez sekula egindako panpinik handiena dugu: hamalau egun eta 5.600 metro kubiko elur behar izan zituzten egiteko, eta 35 metroko altuera du. Panpina erabat urtu baino lehen, lau hilabete joan ziren.