Elurretara aukera guztiekin

Elurretara aukera guztiekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elurretara-aukera-guztiekin/@@download/image/20121258972Zur_Lur_Betaurrekoak.jpg
2012/12/13
berria
Elurretara aukera guztiekin
Betaurreko hauek 600 euro balio dute eta, erreskateetarako helikopteroa izan ezik, esan daiteke gainontzeko dena badakartela. Hilabete hauetan erosotasun handienarekin eskiatzen ibili nahi duten poltsiko aberatsdunentzat diseinatu dituzte eta, errealitatea handitzeaz gain, abiadura datuak eskaintzen dituzte, musika kontrolatzeko aukera, Bluetooth eta GPS bat ere bai, besteak beste. Oakleyk merkaturatu ditu Airware izenarekin. 600 euro horrelakoetan xahutzeko moduan gabiltza!