Elsker dig for evigt (Te quiero para siempre / Coeurs ouverts ) ***

Auto istripu larri baten ondorioz, ospitale hotz bateko ohe bakartira lotuta geratu da gazte bat. Mutila harrapatu duen emakumearen senarra medikua da, eta zaurituaren neska-lagun sentiberaren samina leuntzen ahaleginduko da. Baina, apurka-apurka, elkar ezagutu ahala, maitasuna sortuko da haien artean. Dogma suediarraren kalitatearen beste etsenplu adierazgarria duzue. Gordina, deserosoa baina hunkibera oso. Drama fina da.