Elorrioko Musikaire jaialdiak uztaileko asteburuak girotuko ditu

Elorrioko Musikaire jaialdiak uztaileko asteburuak girotuko ditu Asteburu honetan Los 300, Tarwa N-Tiniri eta Olaia Inziarte arituko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elorrioko-musikaire-jaialdiak-uztaileko-asteburuak-girotuko-ditu/@@download/image/6-1-Olaia-Inziarte.png
2024/07/08
Asteburu honetan Los 300, Tarwa N-Tiniri eta Olaia Inziarte arituko dira.
Elorrioko Musikaire jaialdiak uztaileko asteburuak girotuko ditu

"Kulturak udan ilargia maite du, eta hego haizearen laztana. Ilargipe epelean, kultura zuzenean iristen da bihotzera, bihotza sentibera baitago udako gauetan. Elorrion, udan, kultura kalera irteten da. Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere", azaltzen dute Musikaire jaialdikoek.

Uztailaren 28ra bitarte, musika, dantza eta pailazo ikuskizunez gozatzeko aukera izango da, asteburuetan. Uztaileko lehen asteburuan Tapia ta Leturia Band,  Marinah de Ojos de Brujo eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiak izan dira.

Datorren asteburuan, berriz, honakoa izango da egitarauan: ostiralean, Los 300 taldea; larunbatean, Tarwa N-Tiniri; eta igandean, Olaia Inziarte. Emanaldi guztiak Lariz jauregian izango dira, 20:30ean.

Hilaren 19an eta 20an, Son Rompe Pera eta Hit La Rosa arituko dira hurrenez hurren, Elizpean, 20:30ean. Hurrengo egunean, uztailaren 21ean, dantza garaikidea izango da Elorrioko plazan, 19:00etan. HuryCan taldearen Te odiero; O Globoren Alleo; IxAren 
Ollos cara adentro eta Colectivo Elektrokaten Euskal Strutting, Azkoinak eta Elektrokat emanaldiak izango dira.

Azkenik, Kinfolk eta Sara Azurza arituko dira 26an eta 27an, Arespakotxaga Lorategian, 20:00etatik aurrera. Eta 28an, berriz, Los Galindos taldea igoko da oholtzara, Aldapabeitian, 22:00etan.