Elorrio Institutuko hiru ikasle saritu dituzte

Teknoskopia ideia lehiaketaren lehen fasea bukatu berri da eta Elorrio Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako hiru ikaslek irabazi dute sari nagusia. Darwinen oroitzapena Elorrion goiburuko bloga egin dute Ane Azkarragak, Itziar Berrioategortuak eta Iraia Telleriak. Argazkian, hiru ikasleak Miren Bustingorri irakaslearen aldamenean.
Elhuyar Fundazioak eta Innobasquek antolatzen dute ideia lehiaketa. Teknoskopiaren bigarren fasea hasi berri da eta martxoaren 31n bukatuko da.
Elhuyar Fundazioak eta Innobasquek antolatzen dute ideia lehiaketa. Teknoskopiaren bigarren fasea hasi berri da eta martxoaren 31n bukatuko da.