Elon Musk-ek X sare sozialean, ur-pistolaren "emoji"-a errebolberrarenagatik aldatu du
Begi-bistakoena izen aldaketa, noski. Gaur egun X bezala ezagutzen da. Baina badira aldaketa gehiago, adibidez, gaur egun sare sozial honetan denak balio du, onerako zein txarrerako, fake news-ei bidea irekiz.
Aldaketa horien artean, bada bat oharkabean pasa dena, baina esanguratsua dena. X plaformak haur jostailu bat irudikatzen zuen ur-pistola kaltegabearen emoji-a benetako pistola baten irudiagatik aldatu du. Erakundeak honela eman du aldaketaren berri: “X-en eguneraketa berrian pistolaren emoji-a bere forma legitimora itzuli da: m1911 bat”.
2010. urtean sare sozial gehienek, Twitter barne, benetako pistolaren emoji-a aldatu zuten ur edo marrazki bizidunetako laser pistola batengatik. Izan ere, benetako pistolak, erabiltzea, mehatxua irudi zezakeela arrazoitu zen. Apple izan zen lehena aldatzen, eta ondoren, beste guztiek jarraitu zioten.
Oraingoz, badirudi X dela aldaketa hau egingo duen bakarra. Bestelako plataforma ezagunek jostailuzko ur-pistola erabiltzen jarraitzen dute.
