Ellen Page: Talentua, ontzi txikian

Converse ziztrinetan hasi, galtza bakero urratuetan gora egin, Ninja Dordoken elastikoa pasatu eta artilezko txanora arte, metro eta erdi pasatxo. Eta txano azpian, guraso guztiek etxean nahi luketen alaba txintxoaren aurpegi samurra.
Institutura jauzi egin berri duen gaztetxo bat dela esango genuke; are gehiago, bere filmetako bat ikusi badugu. Nerabeak heldu egiteko dira nerabe, ordea, eta iritsi zaio aurrerapausoa emateko ordua.
Hamar urterekin Pit Pony telesailean lan egiteko aukeratu zuten Ellen gaztea, eta aukera ondo baino hobeto aprobetxatu zuen: Emmy sarien Kanadako baliokide diren Gemini sarietan aktore onenaren sarirako izendapena lortu zuen. Talentua, perfumea legez, ontzi txikian. Eta bidea, presarik gabe, pausoz pauso. 2005ean, ikusle zein kritikariak zur eta lur utzi zituen Hard Candy filmean egindako lanarekin. Pederastiaren gaineko gogoeta sakona eskaintzen du filmak eta horretan erru handia du Ellen Pagek protagonista den neskatxari emandako funts psikologikoa.
Zinema komertzialaren ateak irekita, X-Men: The Last Stand (2006) pelikularekin eman zuen ezagutzera bere burua mundu zabalean. Arrakastarik handiena, baina, Juno (2007) zoragarriaren eskutik lortu du. Haurdun dagoen nerabeak ikusleak maitemindu zituen eta adituak konbentzitu: Oscar sarietan aktore protagonistarik onenaren sarirako izendatu zuten 20 urterekin, Julie Christe edota Cate Blanchet bezalako izarren alboan. Burua bere lekuan du, ordea, eta arrakastaren sukarrak ez du gaixotu. Halifaxko etxean bizitzen jarraitzen du eta astebururo joaten da mendira txikitako lagunekin akanpatzera.
Hollywoodeko nerabea izatera kondenatuta al dago? Zorionez, ez. Juno atzean utzi eta Ellen Page heldua ikusteko lehen aukera hilabete honetan izango dugu Christopher Nolan maisuaren eskutik eta Leonardo DiCaprioren alboan, urteko filmik interesgarrienetakoa izango den Inception thriller psikolgikoan. Ellen Page berriaren lehenengo urratsa izango da. Zalantzarik gabe, etorkizuneko izarra zela ziotenei arrazoia emango dien lana izango da.
Izena: Ellen Philpotts-Page.
Jaioteguna: 1987-02-21.
Jaiolekua: Halifax (Kanada).
Ezizena: The Tiny Canadian.
Film bat: Les Quatre Cents Coups (François Truffaut).
Aktore maiteena: Kate Winslet.
Telesail gustukoena: The Office .
Kirol estimatuena: Snowboarda eta futbola.
Musika taldea: Radiohead.
Maite du: Sushia eta akanpatzea.
Gorroto du: Famatu izatea.

Nortasun Agiria